IPUINA ILUSTRATU
HH4 eta LH4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Txilikuk idatzitako "Tapiz berria" ipuina ilustratu beharko dut: Ipuina hemen eskura daiteke.
Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A4 formatodun orrian egin beharko dira.
Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du.
Ilustrazioa paperean entregatzekotan, marrazki bakoitzaren atzeko aldean haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.
Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ilustrazioa:
A maila > HH4 eta HH5 (edo txikiagoak)
B maila > LH1 eta LH2
C maila > LH3 eta LH4
ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU
LH5 eta DBH2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Iñaki Holgadok egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute: Ilustrazioa hemen eskura daiteke.
Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute.
Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.
Ipuin guztietan ezinbestekoa da jartzea, haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena. Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak jarrita izan beharko dute.
Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ipuina:
D maila > LH5 eta LH6
E maila > DBH1 eta DBH2
KOMIKIA OSATU EDOTA HASIERATIK SORTU
DBH3 eta DBH4 mailetako gazteek bi aukera dituzte: Iñaki Holgadok hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (kirolaz gozatu) komikia hasieratik sortzea. Komikia hemen eskura daiteke.
Komikiak eskuz zein ordenagailuz sortu daitezke eta euskaraz idatzi behar dira.
Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lana A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.
Parte hartzaile bakoitzak komiki bakarra aurkeztu ahal izango du eta lan bakoitzaren atzean gaztearen izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.
Komikiak F mailan aurkeztuko dira > DBH3 eta DBH4
Adi!
Lanak entregatzeko azken eguna 2026ko apirilaren 15a izango da eta ez da epez kanpo entregatzen den lanik onartuko!

Mailako bakoitzeko irabazleak honako sariak jasoko ditu:
1. saria: Jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (70 €)
2. saria: Jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (60 €)

Mailako bakoitzeko irabazleak honako sariak jasoko ditu:
1. saria: tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (100 €)
2. saria: tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (80 €)

Mailako bakoitzeko irabazleak honako sariak jasoko ditu:
1. saria: tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (100 €)
2. saria: tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (80 €)
Laboral Kutxari esker, zozketa bidez hiru ikastetxe aukeratuko dira (kategoria bakoitzeko bana) eta saritutako ikastetxe bakoitzak 1000 € jasoko ditu. Horrez gain, ilustrazioa entregatzen duten ikasleen artean pailazo baten ikuskizunaren zozketa egingo da eta saria ikasgela osoarekin gozatu ahal izango du.
Ilustrazioa aurkezten duten ikasleen artean Irrien Lagunak-en aldizkariaren hiru harpidetza zozketatuko dira.



